XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz deunai egindako eskaña, adibidez argi-zuziak, edo dirua edo beste zerbait emoteko eskaña, edo deunon eleizak ikerrtu ta abarr, deun-bidez Jaungoikoa'ri egin oi yako.

- Eskaña norberaren olde osoz egin bearr ete da?.

- Eskaña norberaren olde osoz egin bearr da.

Ta orrela egiten ez diran eskañak, utsak dira.

Eskañi aurretik ziñez yakin bearr da, ba, zer dan eskaintzen dana ta, zelanbait beintzat, eskaintzetik sorrtzen diran bearrkunak.

Aunela, norbaitek ziderrezkoa dalakoan urrezko ontzia Eleizarako eskañiko ba'leu, eskain ori utsa izango litzake.

Aita gexo dalakoan, osterea agindu daroanak, aita illa edo osasuntsu izan dalarik, ostera ori egin bearrik eleukake.

Eskañi eragiteko bildurr okerrez edo bidebakoz egindako agintzak be, utsak dira, olde osoz egiñak ez dira-ta.

Neskatilla batek aitaren asarre ta zigorr bildurrez lekaime (monja) sarrtzeko eskaiña ba'legike, eskain ori utsa izango litzake.

Ez dira orratiño utsak, osterantzeko bildurrez egindako eskañak; gexoaldian, itxasoan edo eriotz-bildurrez egiñiko agintzak.

Bildurr orreik, ba, ez dauskue geure buruaren jabetasuna kentzen.

- Eskainkizuna ona ta egikorra izan bearr ete da?.

-Eskainkizuna, ona ta obeago dan zerbait eragotziko ez dauskuna, ta geuk al doguna, izan bearr da.

Berenez ona izatea, ez da naiko.

Geuri dagokigunez, ona ta alderantzikoa baño obeago izan bearr da.